Txurdinagako udal kiroldegiak bigarren urtez jarraian Gabonetako jardueren programa jarriko du martxan bere Skate Parkean. Abenduaren 23tik urtarrilaren 3ra bitartean garatuko den ekimenak formatu malgua eskainiko du, egunka, asteka edo egun osoka izena emateko aukerarekin, azken hauek janari zerbitzua barne dutelarik.
Programa 4 urtetik gorako parte-hartzaileentzat diseinatuta dago, eta skate ikasteko klaseak ditu ardatz nagusi. Eskaintza osatzeko, tailer sortzaileak eta jolas-jarduerak egingo dira, bai kirol instalazioen barruan, bai kanpoan.
Interesdunek informazio gehiago lor dezakete eta izena eman dezakete info@guretxokoskatepark.com helbide elektronikoaren bidez edo 628 496 164 eta 648 671 198 telefonoetara deituz.