Ingurumen sentsibilizazioa

0
65

Euskadiko Biodibertsitate Zentruak 2010/11 ikasturterako Ingurumen Sentsibilizazio Programa eskoletarako eratu du eta ekimena Haur hezkuntzako ikasleei, Lehen Hezkuntzako ikasleei, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleei eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako Ondorengo ikasleei zuzenduta dago.
Programaren oinarria da ikasleek behaketa, azterketa eta entretenimenduaren bidez ingurumena zaintzen ikastea eta ingurugiroaren gaineko ezaguerak barneratzea.


Era berean, urriatik ekainara martxan egongo den programa honek makina bat helburu ditu zehazturik. Besteak beste, xede horiek dira biodibertsitatearen inguruko ezaguerak jasotzea, gizakiak ingurugiroan duten eragina ezagutzera ematea, ingurugiroaren eta Garapen Iraunkorraren garrantzia eta honen kudeaketa zein garrantzitsua den ezagutzera ematea, biodibertsitateak ekar ditzakeen etekinak jakinaraztea eta biodibertsitatea zaintzearen garrantzia erakustea.

Edukiak
Ekimenaren edukinak honakoak dira: Biodibertsite hastapenak, padurak, kostalde harritsua eta hondartzak, eta denboran zehar bidaiatzen. Edukin hauek eta programaren helburuak harreman estua dute kurrikulum eskolarraren printzipioekin.
Biodibertsitate Zentruan, hau da Madariaga Dorrean ingurugiro sentsibilizazio jarduerak emango dira baina badira ere eskolan lantzeko gidak irakasleei bidaltzen zaizkiena. Ekimena Eusko Jaurlaritzaren 2002/20 Euskal Ingurugiro eta Garapen Iraunkorrako Estrategiaren baitan dago.
Programan esku hartu nahi dutenek irailaren 13tik aurrera izena eman dezakete Euskadiko Biodibertsitate Zentruaren webgunean edota 946 870 402 telefono zenbakira deituz.

LEAVE A REPLY

Please enter your comment!
Please enter your name here

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.