Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Farmazia Zuzendaritzak eta Osakidetzak elikagaien inguruko desorekak dituzten gaixoentzako dietoterapikoak (irabiaki bereziak) emateko akordiora heldu dira. Akordiora iritsi dira orain dela urte bat ACABE elkarteak (Anorexia eta Bulimiaren aurkako Euskadiko Elkartea) elikagaiekin arazoak dituztenentzako dieta bereziak errazteko eskatu ostean. Paloma Acevedo Farmazia Zuzendaritzako zuzendariak dio ACABEren eskakizunari erantzuna ematen saiatu direla anorexia eta bulimia bezalako gaixotasunak ez daudelako araudian jasorik.Hortaz, abendutik aurrera, ospitaleko psikiatrek irabiaki hauek errezatuko dizkiete jakiekin arazoak dituzten gaixoei eta gaixoen familiakoek hilean 600 euro aurreztuko dituzte. Izan ere, gaixo hauek bi irabiaki bereziak hartu behar dituzte egunean. Osakidetzako Osasun-Mentaleko Zerbitzuen zuzendariaren azalpenetan, orain arte ez zen errezetarik egiten anorexia eta bulimia gaixotasun fisikotzat jotzen baitziren eta ez gaixotasun psikikotzat. Aurreikusi da abenduan 45 gaixok jasoko dutela dieta berezi hori. 15 paziente Basurton daude, 8 Galdakaon, 5 Gurutzetan, 5 Donostia Ospitalean, eta 2 Santiago Ospitalean. Ildo honetan, hainbat baldintza bete behar dira tratamendua jaso ahal izateko. Lehenik eta behin, gaixoak 18ko gorputz masa baino txikiagoa izan behr du. Era berean, elikagaien inguruko desoreka edo arazo diagnosia izan behar du, eta azkenik, psikiatra batek gaixoaren larritasuna norainokoa den aztertu eta zehaztu beharko du gaixoari tratamendua aplilkatu behar zaion ala ez ikusteko. Tratamenduak gutxi gorabehera 3 eta 6 hilabete arteko iraupena du. Hala ere, bada pazienteen %20k urte bateko tratamendua behar duena. 45 tratamendu hauen aurrekontua 100.000 eurotakoa izango da.
Eusko Jaurlaritzako Osasun Saileko Farmazia Zuzendaritzak eta Osakidetzak elikagaien inguruko desorekak dituzten gaixoentzako dietoterapikoak (irabiaki bereziak) emateko akordiora heldu dira.
Akordiora iritsi dira orain dela urte bat ACABE elkarteak (Anorexia eta Bulimiaren aurkako Euskadiko Elkartea) elikagaiekin arazoak dituztenentzako dieta bereziak errazteko eskatu ostean. Paloma Acevedo Farmazia Zuzendaritzako zuzendariak dio ACABEren eskakizunari erantzuna ematen saiatu direla anorexia eta bulimia bezalako gaixotasunak ez daudelako araudian jasorik. Hortaz, abendutik aurrera, ospitaleko psikiatrek irabiaki hauek errezatuko dizkiete jakiekin arazoak dituzten gaixoei eta gaixoen familiakoek hilean 600 euro aurreztuko dituzte. Izan ere, gaixo hauek bi irabiaki bereziak hartu behar dituzte egunean. Osakidetzako Osasun-Mentaleko Zerbitzuen zuzendariaren azalpenetan, orain arte ez zen errezetarik egiten anorexia eta bulimia gaixotasun fisikotzat jotzen baitziren eta ez gaixotasun psikikotzat.
Aurreikusi da abenduan 45 gaixok jasoko dutela dieta berezi hori. 15 paziente Basurton daude, 8 Galdakaon, 5 Gurutzetan, 5 Donostia Ospitalean, eta 2 Santiago Ospitalean.
Ildo honetan, hainbat baldintza bete behar dira tratamendua jaso ahal izateko. Lehenik eta behin, gaixoak 18ko gorputz masa baino txikiagoa izan behr du. Era berean, elikagaien inguruko desoreka edo arazo diagnosia izan behar du, eta azkenik, psikiatra batek gaixoaren larritasuna norainokoa den aztertu eta zehaztu beharko du gaixoari tratamendua aplilkatu behar zaion ala ez ikusteko.
Tratamenduak gutxi gorabehera 3 eta 6 hilabete arteko iraupena du. Hala ere, bada pazienteen %20k urte bateko tratamendua behar duena. 45 tratamendu hauen aurrekontua 100.000 eurotakoa izango da.