Rafael Mikoleta euskarazko XXXVI. Ipuin Lehiaketa

8 eta 16 urte bitarteko bilbotar ikasleek urtarrilaren 26ra arte aurkeztu ahal izango dituzte euren ipuinak
Rafael Mikoleta euskarazko XXXVI. Ipuin Lehiaketa

Abian da Bilboko Udalak antolatzen duen Rafael Mikoleta ipuin lehiaketaren edizio berri bat. Lehenengo euskal gramatikaren omenez antolatzen den lehiaketa honek bere 36. edizioa izango du eta 1988. Urteaz geroztik egin izan ohi duen moduan, hiriko ikasle gazteen artean euskaraz idazteko eta irakurtzeko zaletasuna zabaltzea izango du helburu.

Lanak aurkezteko epea jada zabalik da eta ikasleek datorren urtarrilaren 26 arte izango dute euren lanak aurkezteko aukera. Lanak Bilboko Udalaren Euskara Zuzendaritzan aurkeztu beharko dira.

Lehiaketa

Ohi bezala, lehiaketa lau kategoriatan banatuta dago: Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailak (A kategoria), Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailak (B kategoria), DBHko 1. eta 2. mailak (C kategoria) eta DBHko 3. eta 4. mailak (D kategoria). Kategoria horietako bakoitzean hiru sari banatuko dira. Kategoria bakoitzeko irabazleek 200 euroko balioa duten opariak jasoko dituzte; bigarren postuan geratzen diren horiek 200 euroko balioa duten opariak jasoko dituzte; eta, hirugarren postuan geratzen diren horiek 120 euroko balioa duten opariak jasoko dituzte. Aipatu sari horiez gain, “Bilbo Balioen Hiria” saria ere emango da, Bilboko Balioen Agirian jasotako balioetakoren bati erreferentzia egiten dioten ipuinen artean bi sarituz. Bi sari horietako bakoitzak 170 euroko balioa du, eta DBHko ikasleentzat dira biak.

Parte-hartzaileek nahi duten gaia jorratu ahal izango dute euren idatzietan, baina zenbait baldintza bete beharko dituzte, hala nola, euskaraz idatzita egotea eta marrazkiak izatea.

Eneko Zuloagak, Galder Urzaak, Goizalde Landabasok, Igone Etxeberriak, Irune Urrizelkik, Juan Ramon Madariagak, Lutxo Egiak eta Txani Rodriguezek osatutako epaimahaiak erabakiko du kategoria bakoitzeko irabazleak. Irabazleen izenak maiatzean ezagutzera emango dira.

HEZKUNTZA

GIZA ESKUBIDEAK

GAZTERIA

IGAZTE

BGAZTE