Euskadiko bi talde sailkatu dira First Lego League-ren nazioarteko txapelketetarako 

First Lego League

Bi izan dira, FIRST LEGO League Espainiako final handirako sailkatu ziren Euskal Autonomia Erkidegoko bederatzi euskal taldeetatik, FIRST LEGO Leaguek mundu osoan antolatzen dituen nazioarteko txapelketetarako sailkatu diren taldeak. Zehazki, Gasteizko Urkide Ikastetxeak ‘Open International Championship Greece’ txapelketarako lortu du txartela eta Bilboko Berrio-Otxoa Ikastetxeak, berriz,  ‘Open Africa Championship South Africa’ txapelketetarako txartela lortu du. Estatu mailako finalean 56 taldek parte hartu zuten eta Espainia osoko 10 eta 16 urte bitarteko 700 gazte baino gehiago bildu ziren.

Gasteizko Urkide Ikastetxea eta Bilboko Berrio-Otxoa Ikastetxea ‘Open International Championship Greece’ eta ‘Open Africa Championship South Africa’ txapelketetarako sailkatu dira, hurrenez hurren

Gainera, Estatuko finalean Euskadi ordezkatu zuten sei taldek antolakuntzaren aitortzak lortu zituzten. Zehazki, Urkide Ikastetxeak eta Berrio-Otxoa Ikastetxeak 1. eta 2. sariak jaso zituzten Proiektu Berritzailearen atalean eta Berrio-Otxoak 1. saria jaso zuen Entrenatzailearen atalean, Galder Acillonaren eskutik. Horiez gain, Santo Tomas Lizeoak 1. saria lortu zuen Kidetasun Aparta atalean; eta Eduroboticeko Hydrogyrios talde libreak, 3. saria Robotaren Diseinua atalean.

FIRST LEGO League-ren helburua da bokazio zientifiko-teknologikoak sustatzea gazteen artean modu praktiko eta dibertigarrian. Edizio honetako erronka, SUBMERGED izenekoa, ozeanoen esplorazioa izan da, eta itsas ingurunearekin lotutako erronkentzako konponbide berritzaileak sustatu ditu.

FIRST LEGO League Euskadiren XVI. edizioan 2.800 ikaslek parte hartu dute. Horietatik, 60 ikastetxeetako 1.300 gazte otsailaren 22an Bilbon, Arrasaten, Donostian eta Gasteizen egindako egoitza anitzeko finalean bildu ziren.

Argazkia: Innobasque